Ez aplikatzeko prozedura

Hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeko prozedura eta kasuak azaltzea.

Zer da hitzarmen kolektibo bat ez aplikatzea?

Ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiak gertatzen direnean, enpresak eta hitzarmen kolektibo bat negoziatzeko legitimazioa duten langileen ordezkariek adostuta, kontsultaldia egin ondoren, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan (sektorekoa nahiz enpresakoa) aurreikusitako lan-baldintzak enpresan ez aplikatzea erabaki ahal izango da, honako gai hauei eragiten badiete:

  1. 1.- Jornada de trabajo.
  2. 2.- Horario y distribución del tiempo de trabajo.
  3. 3.- Régimen de trabajo a turnos.
  4. 4.- Sistema de remuneración y cuantía salarial.
  5. 5.- Sistema de trabajo y rendimiento.
  6. 6.- Funciones, cuando excedan de los límites que para la movilidad funcional prevé el artículo 39.
  7. 7.- Mejoras voluntarias de la acción protectora de la Seguridad Social.

Kontsultaldia akordiorik gabe amaitzen bada eta Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluak aipatzen dituen prozedurak aplikagarriak ez badira, edo prozedura horiek desadostasuna konpondu ez badute, alderdietako edozeinek Hitzarmen Kolektiboen Kontsulta Batzorde Nazionalaren esku utzi ahal izango du auzia, lan-baldintzak ez aplikatzeak enpresak autonomia-erkidego batean baino gehiagotan dituen lantokiei eragiten badie, edo autonomia-erkidegoetako dagokien organoen esku, gainerako kasuetan.

Informazio gehiago